
16 urtetik gorako jardueretan izen-ematea itxi eta gero, zozketa 10ean (asteazkena) goizeko 9:00etan egin dugu hurrengo taldeetan:
Gainerako ikastaro guztiek plaza nahikoak dituzte.
Datozen egunetan telefonoz jarriko gara zurekin harremanetan ikastaro guztien izen-ematea baieztatzeko. Plaza onartu nahi baduzu, 48 orduko epea izango duzu gure TPV birtualaren bidez baieztatzeko, zordunketa- edo kreditu-txartela erabiliz.
Ordainketa egin ondoren, izen-ematea baieztatuta geratuko da. Ordainketa epe barruan egiten ez bada, automatikoki itxaron-zerrendako lehen pertsonak hartuko du plaza, eta horrela jarraituko da plaza guztiak bete arte.
Uda honetarako 16 urtez gorakoentzako hainbat ikastaro eskaintzen ditugu. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu (Bizkarraren Eskola, feldenkrais, erditze aurreko eta ondorengo gimnastika, outdoor igeriketa, ibilketa nordikoa, padela, tai jia, tenisa, yoga, eta abar)...
Adi!:
Edozein ikastarotan aurrez izena emateko, ekainaren 1eko 12:00etatik ekainaren 8ko 12:00etara bitartean egin beharko duzu, Estadio Vital Fundazioa aplikazioa erabiliz.
Ikastaro guztietarako plazen zozketa ekainaren 10an egingo da, 9:00etan.
Eta gogoan izan ezazu: KIROL PLUSek jarduera gidatuak eta Fitness zerbitzurako sarbide librea eskaintzen dizkizu uztailean eta abuztuan ere (irailaren 1etik aurrera, ordutegiak denboraldiko ohikoak izango dira). Kontuan izan ezazu jaiegunetan (abuztuaren 5a) ez dagoela jarduerarik; eta Andre Maria Zuriaren jaietan, KIROL PLUS saioak 15:00etan amaituko direla.
|
Jarduerarik gabeko jaiegunak: abuztuaren 5a. Andre Maria Zuriaren jaietan, saioak 15:00etan bukatuko dira. KIROL PLUS ordutegiak (uztaila eta abuztua)
|
Datu pertsonalak babesteari buruzko Espainiako eta Europako arauekin bat etorriz, jakinarazten dizugu: zuk guri datuak (zeureak edo hirugarrenenak; haien izenean edo zure ardurapeko adingabeen izenean; azken kasu horretan, datu horiek tratatzeko berariazko baimena ematen dut, legezko ordezkaritzat), bai eta zurekin dugun harremanean sortutako beste edozein datu ere, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk tratatuko ditu, abonatua (arrunta, berezia, aldi baterakoa) zarenez, gonbidatua zarenez, erabiltzailea zarenez, hornitzailea zarenez, edo kolaboratzailea zarenez erakunde honekin duzun negoziazio harremana behar bezala garatzearren, kontaktua eta komunikazioa mantentzearren, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk sustatutako edo antolatutako jardueretan eta ekitaldietan izen-ematea eta parte-hartzea kudeatzearren, eta gure jarduerei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidaltzearren. Antolatzen ditugun jarduera, jai, lehiaketa eta ekitaldietan, argazkiak nahiz bideoak egin ahalko dira. Trataera hori datuen titularren adostasunean eta gure interes legitimoan oinarritzen da. Gainera, datuak hirugarrenei komunikatuko zaizkie, legez baimendutako kasuetan, esaterako Vital Fundazioari lotutako fundazioei eta beste elkarte eta klub batzuei. Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea. Kategoria bereziko datuak tratatzen dira (konparaziorako, osasunekoak edo hatz markak), behar-beharrezkoak diren kasuetan, hala nola: Fitness zerbitzuko edo jarduera jakin batzuetako sarbidean; jai, lehiaketa, ekitaldi edo jarduera bateko abonatua, erabiltzailea edo parte hartzailea zarenez jarduerak gozatu eta gauzatzean gertatutako gorabeherak artatzean eta lehen sorospenak ematean. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko aukera duzu, bai eta Datuak Babesteko Arautegi Orokorrean onartutako beste eskubide batzuk gauzatzekoa ere, dagokion web orrian ikusgai duzun informazio gehigarri eta osoan zehaztuta dagoenez.
