2 motako diabetesa eta ariketa

Jarduera fisikoko gomendioak betetzea, bizi kalitate hobeari lotua, 2 motako diabetesa dutenen artean.

2 motako diabetesa eta ariketa

Canadian Journal of Diabetes aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer lotura dagoen subjektuek berek jakinarazitako jarduera fisikoaren eta osasunari lotutako bizi kalitatearen artean. Azterketa horretan, diabetesa duten kanadar helduen kohorte bat aztertu dute. Guztira 1.948 lagun aztertu zituzten, batez beste 64 urtekoak. Parte hartzaileek hainbat inkesta bete zituzten, beren jardueraren eta bizi kalitatearen mailak adierazteko, neurri hauek hartuta: jardun fisiko eta soziala, bizitasuna eta osasunaren autoebaluazioa. Bizi kalitatearen konparazioa egin zen bi talde hauen artean: aste bakoitzeko 150 minutuz jarduera fisikoa egitearen gomendioa beten zutenak, batetik; eta bete ez zutenak, bestetik.

Emaitzek erakutsi zuten inkestatuen % 21ek bete zuten ariketa egitearen gomendioa. Asteko 150 minutuz edo gehiagoz jarduera neurritsuki indartsua egitera iritsi zirenek jakinarazi zuten jardun fisiko eta sozial hobea izan zutela, osasun orokor hobea, eta bizitasun handiagoa, jarduera gutxiago egin zutenen aldean. Gimnasioek toki segurua eta lagungarria eskaintzen diote diabetesa duen jendeari, fisikoki aktibo izateko.

Datuak: Thiel DM, Al Sayah F, Vallance JK, Johnson ST, Johnson JA. «Association between Physical Activity and Health-Related Quality of Life in Adults with Type 2 Diabetes». Canadian Journal of Diabetes. 28 de septiembre de 2016. pii: S1499-2671(16)30091-0. doi: 10.1016/j.jcjd.2016.07.004