
Kirola, errezetarik onena
Estadion denboraldi berriari ekin diogu, ilusio berrituarekin eta konpromiso sendo bat hartuta: kirola sustatzen jarraitzea, bizi kalitatea hobetzeko funtsezko tresnatzat.
Programa berri bat aurkezten dizugu, adin, interes eta egoera fisikoaren maila guztietarako pentsatutako jardueren eskaintza zabal eta askotarikoarekin. Eta, beti, esku onenetan, eskaintza hori posible egiten duten gure teknikarien eskuetan. Izan ere, badakigu jarduera fisikoa erregulartasunez egiteak, gorputza indartzeaz gain, burua ere zaintzen duela, gogo-aldartea hobetzen duela, gaixotasunak prebenitzen dituela, eta gizarte harremanak sustatzen dituela. Mundu honetan, eguneroko erritmoak kalteak ekar ditzake; horiek horrela, kirola dugu medikuntza prebentibo eta natural bat, irisgarria, eta albo ondoriorik gabea.
Programa honek biltzen ditu gure abonatuen eta erabiltzaileen eskura jartzen ditugun kirol proposamen guztiak: jarduera dinamikoenetatik hasi, eta praktika askerako espazioetaraino, ahaztu gabe familiako kirola, hastapenekoa, entrenamendua eta osasuna; pertsona bakoitzak bere lekua, erritmoa eta motibazioa aurkitzea nahi dugu. Benetan uste baitugu mugitzea bizitzea dela, eta hobeto bizitzea.
Orri hauetan zehar ibiltzera eta zuretzat prestatu dugun guztia ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Izan ere, denboraldi honetan, inoiz baino gehiago, kirola da errezetarik onena.

Ikastaro eta jardueretarako izen-emateak

Datu pertsonalak babesteari buruzko Espainiako eta Europako arauekin bat etorriz, jakinarazten dizugu: zuk guri datuak (zeureak edo hirugarrenenak; haien izenean edo zure ardurapeko adingabeen izenean; azken kasu horretan, datu horiek tratatzeko berariazko baimena ematen dut, legezko ordezkaritzat), bai eta zurekin dugun harremanean sortutako beste edozein datu ere, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk tratatuko ditu, abonatua (arrunta, berezia, aldi baterakoa) zarenez, gonbidatua zarenez, erabiltzailea zarenez, hornitzailea zarenez, edo kolaboratzailea zarenez erakunde honekin duzun negoziazio harremana behar bezala garatzearren, kontaktua eta komunikazioa mantentzearren, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk sustatutako edo antolatutako jardueretan eta ekitaldietan izen-ematea eta parte-hartzea kudeatzearren, eta gure jarduerei eta/edo zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidaltzearren. Antolatzen ditugun jarduera, jai, lehiaketa eta ekitaldietan, argazkiak nahiz bideoak egin ahalko dira. Trataera hori datuen titularren adostasunean eta gure interes legitimoan oinarritzen da. Gainera, datuak hirugarrenei komunikatuko zaizkie, legez baimendutako kasuetan, esaterako Vital Fundazioari lotutako fundazioei eta beste elkarte eta klub batzuei. Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea. Kategoria bereziko datuak tratatzen dira (konparaziorako, osasunekoak edo hatz markak), behar-beharrezkoak diren kasuetan, hala nola: Fitness zerbitzuko edo jarduera jakin batzuetako sarbidean; jai, lehiaketa, ekitaldi edo jarduera bateko abonatua, erabiltzailea edo parte hartzailea zarenez jarduerak gozatu eta gauzatzean gertatutako gorabeherak artatzean eta lehen sorospenak ematean. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko aukera duzu, bai eta Datuak Babesteko Arautegi Orokorrean onartutako beste eskubide batzuk gauzatzekoa ere, dagokion web orrian ikusgai duzun informazio gehigarri eta osoan zehaztuta dagoenez.
