Alberto Carrio, Jon Redondo eta Javier Conde: 'Un virus ha dejado al deporte fuera de juego'

Alberto Carrio, Jon Redondo eta Javier Conde hizketan aritu dira, nola COVID-19aren osasun krisiak kirola kutsatu duen.

Alberto Carrio, Jon Redondo eta Javier Conde

Duela urtebete agertu zen COVID-19aren birusa gure bizitzetan, makurki. Urtebete hori betiko markatu dute pandemiaren ondorioek, heriotzan, atsekabean eta ziurgabetasunean murgildu baikaitu. Urtebete horretan, kirolaren rola ez da bat bera izan gure gizarteetan, egiaz.

Alde batetik, birusak jokoz kanpo utzi zituen kirol lehiaketak eta horien protagonistak: maila guztietako klubak eta kirolariak. Bestetik, kirola eredu eta akuilu izan da bizi ohitura osasungarriak sustatzeko, mundu osoan, etxeko konfinamenduaren unerik zailenetan. Bi egoera horiek erakunde publikoetatik sustatu nahi dugun kirol ereduari buruzko gogoeta eragin beharko ligukete; bai eta kirola hezkuntzarako eta gizarte kohesiorako tresna den aldetik kirolarekin hartzeko prest gauden konpromisoa ere.

Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, gaiaz arituko gara Jon Redondorekin eta Javier Conderekin, eta beren ikuspegiak emango dituzte.