Aldagelak

Hiru modulu dituzu (familia igerilekuko aldagelak, gazte eraikineko aldagelak eta eraikin nagusiko aldagelak —aldi baterako emakumezkoena beheko solairuan, eta gizonezkoena lehen solairuan—), egunero garbitu eta desinfektatuta, eta aldizka kontrolatuta irekiera ordutegi osoan. Erabilgarri daude egun guztietan: lanegunetan, 07:00etatik aurrera; eta asteburu-jaiegunetan, 8:00etatik aurrera. 21:50ean ixten dira.

Irudia

Kokalekua:

  • Familia igerilekuko aldagelak, familia igerilekuko zelaian, udan familia igerilekura doazen pertsonentzat batez ere.

  • Gazte igerilekuko aldagelak, gazte eraikineko beheko solairuan, gazteentzako igerilekura doazen pertsonentzat batez ere; eta, udan, kanpoko igerilekuetarako (itxita, abuztuaren 11tik 15era).
     
  • Eraikin nagusiko aldagelak, eraikinaren eskuinaldean: beheko solairuan, emakumezkoena; eta lehen solairuan, gizonezkoena.

Kontuan izan armairu elektronikoak automatikoki irekiko direla egunero, 22:00etan.