Ana Herrezuelo, Manu Egaña eta Aitor Uriarte: 'Adicción a las apuestas deportivas'

Ana Herrezuelo, Manu Egaña eta Aitor Uriarte

Internet bidezko eta aurrez aurreko apustuen indarberritzea, haien eskaintza eta eskariaren bilakaera (Euskadiko adikzioei buruzko 2017ko inkesten datuak aintzat hartuta), teknologia berriek eta telefono adimentsuek bideratzen duten irisgarritasuna, publizitatea, babes eza... Hori guztia kirol apustuetarako adikzio arazo bat sortzen ari da, bereziki gazteen artean.

Joko patologikoak eta teknologia berrietarako adikzioek gero eta garrantzi handiagoa dute, batez ere gazteen artean, eta dagoeneko biztanleen % 3k dituzte arazoak. Teknologia berriak, jokoa eta txata dira adikzio nagusiak. Kirol apustuetarako adikzioa duen pertsona baten lekukotasunaren bidez, Ana Herrezuelo azaltzen aritu da arazoari antzemateko ezaugarriak eta arrisku faktoreak, arazoak pertsonarengan eta ingurunean dituen eraginak, prebentzio eta babes neurriak...

Hitzaldiaren ondorengo solasaldian, Manu Egañak eta Aitor Uriartek parte hartu dute, apustuaren industriatik eta administraziotik arazoaren zer ikuspegi dituzten azaltzeko.

  • Ana Herrezuelo, psikologoa. ASAJER elkartearekin lankidetzan dihardu, jokoaren adikzioaren eremuan.
  • Manuel Egaña, psikologoa. Kirol taldeko (Kirolbet eta Kirolsoft) langileria eta antolakuntzako zuzendaria.
  • Aitor Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunetako zuzendaria.