
Publizitate hori nolakoa den aztertu genuen: erakartzeko estrategiak, bezeroen fidelizazioa, transmititzen diren mezuak, generoaren tratamendua, zer bultzatzen ari den, nori zuzentzen zaion, Euskal Autonomia Erkidegoko legedia.
Kirol apustuei buruz ere hitz egin genuen: eskaintza, kirol apustuen motak, horien inguruan mugitzen den dirua, online modalitatea, tipsterrak zer diren, jokoaren mundua zergatik irauli duten, zergatik jotzen diren jokabide arriskutsutzat, noiz bihur daitezkeen jokabide adiktibo...
Nabarmentzekoa da, era berean, publizitateak kirol apustuak egiten dituzten nerabeengan eta gazteengan duen eragina, teknologia berrien (ordenagailua eta smartphonea) zabalkundeari oso lotuta baitago.
Hizlariak:
- Ana Herrezuelo: ASAJER elkarteko psikologoa. Esperientzia du jokabide adikzioetan eta ludopatian.
- Txelis Herrera: Bell komunikazio agentziako sortzailea. Radio Vitoriako publizitate zuzendari izan zen.
- Alberto López: jokozale ohia.
