Ana Vallejo, Iñaki Bilbao eta Ander Agirre: 'Cómo reducir tu huella de CO2 cuando haces deporte'

Ana Vallejo, Iñaki Bilbao eta Ander Agirre

Aro aldaketa batean gaude, eta dema handienetako bat dugu klima krisia. Parisko 2015eko hitzarmenaz geroztik, ibilbide orri bat markatu da, gobernuek, enpresek, antolakundeek eta oro har gizarte osoak beren isuriak murriztu ditzaten eta Garapen Sostengagarriko Helburuak bete ditzaten. Helburu horietan zehaztuta daude aurre egin behar diegun gizarte, ekonomia eta ingurumen demak.

Lurreko klima aldatuz joan da zikloei jarraituz. Baina, gaur egun, aldaketa azeleratu da gizakiaren eraginez, eta aldaketa horren bultzatzaile handiena dira karbono dioxidoaren (CO2) isuriak. Aldatzea merezi du, eta ezinbestekoa da baldin guztion artean pertsonen eta planetaren bizitza hobetzen lagundu nahi badugu.

Zer ondorio ditu klima krisi honek kirol jardueran eta kirolarien osasunean? Zer erantzukizun ditugu herritartzat, ekonomia sektoretzat (kirola) eta kirolaritzat, CO2 isuriak murrizte aldera? Nola jakin dezakegu zer isuri dituen gure kirol jarduerak, eta nola murriztu dezakegu? Prest gaude gure kontsumo ohiturak aldatzeko, geure bizitza eta geure ingurunearena hobetzearren?

Gai horiek eta beste batzuk lantzeko, hemen izan ditugu:

  • Ana Vallejo, MQSostenible aholkularitza enpresakoa, kirol antolakundeentzako ingurumen eta sostengagarritasun kudeaketako proiektuetan aditua.
  • Ander Aguirre, antropologoa, eskalatzailea eta kirolaria.
  • Iñaki Bilbao, Emptesport enpresako bulego teknikoko zuzendaria.