Aquaplus

Aprobetxa itzazu uraren presio eta indar aldaketak zure forma fisikoa hobetzeko, igerileku sakonean eta hondoa ukitu gabe.

Aquaplus
Zer espero behar den (helburuak)
  • Ariketa fisikoa uretako ingurunera egokitzea, hala materialarekin (baloiak, taulak, ur tutuak, uztaitxoak, aparrak...) nola materialik gabe, soilik uraren akzio eta erreakzio indarra aprobetxatuz. Izan ere, indar horren eraginez, egiten dugun mugimendu bakoitzarekin lanean jartzen dira gutxienez bi gihar multzo.
  • Igerileku sakonean egiten denez, gorputz osoa lantzen da, modu globalean.
  • Estresa alde batera uztea eta erlaxazioa bilatzea.
Zergatik funtzionatzen duen (onurak)
  • Egoera fisiko orokorra hobetzen du: hala giharren eta eskeletoaren tonua nola ahalmen kardiobaskularra.
  • Odol zirkulazioa hobetzen du.
  • Gorputz jarrera zuzentzen du, eta koordinazioa hobetzen.
  • Estresa murrizten laguntzen du.

Aquaplus

Mantentze fisikoa

45min
Adina
Egunak
Ordutegia
Prezioa € / Hila
INSTALAZIOA
OHARRAK
+ 18
Az Or
11:15
41 / 38 €
+ 16
Or
15:30, 16:15
29 / 27 €
1

ESTADIO VITAL FUNDAZIOKO ABONATUENTZAT SOILIK. Jarduera edo ikastaroren batean izena eman nahi duten abonatugabeek aldi baterako sarrera erosi beharko dute aldez aurretik.

2

Adierazitako prezioa ikastaro bakoitzeko izango da: normala / hobariduna (30 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat).

9

Aquagap, Aquagym eta Aquatonic jardueretan, oso ondo etorriko zaizkizu gomazko galtzerdiak; eta, Aquaplus jarduerarako, uretako betaurrekoak.

16

Bainatzeko jantziak beharko dituzu: txanoa, bainujantzia, txankletak...

19

Familia igerilekuan (globoa) egiten diren taldeentzat, denboraldia apirilaren 30ean bukatuko da.

21

Estadion egiten ari garen obrak direla eta, baliteke jardueraren instalazioa eta kokapena aldatu behar izatea; eta horren berri emango dugu.

Argibideak

Zer ekarri behar den: bainujantzia, txankletak, igerilekuko txanoa eta xukadera.

 

IRUDIEN GALERIA