Ariketa eta mina prebenitzeko

Ariketa eraginkorra da bizkarraren behealdeko mina prebenitzeko.

Ariketa eta mina prebenitzeko

Ariketa (hala bakarrik, nola bizkarreko minaren hezkuntzarekin konbinatuta) eraginkorra izan daiteke bizkarraren behealdeko minaren gertakariak prebenitzeko.

Journal of the American Medical Association: Internal Medicine aldizkarian argitaratutako ebaluazio batean aztertu dute ariketari eta bizkarraren behealdeko minari buruzko literatura, 2014ko azaroa baino lehen argitaratua. Ikertzaileek kalitatezko 23 ikerlan identifikatu zituzten, guztira 30.850 parte hartzailerekin, online eskuragarri dauden zenbait datu basetan.

Ebaluazioaren egileek ondorioztatu zuten ariketa (hala bakarrik, nola bizkarreko minaren hezkuntzarekin konbinatuta) eraginkorra izan dela bizkarraren behealdeko minaren gertakariak prebenitzeko. Ez zen eraginik sumatu beste esku hartze batzuengatik, esate baterako plantillengatik edota bizkarrerako gerrikoengatik. Gimnasioek toki seguru eta sostenguzkoa eskaintzen dute, adin eta trebetasun maila guztietakoek ariketa egin dezaten.

Iturria: Steffens D1, Maher CG2, Pereira LS3, Stevens ML2, Oliveira VC3, Chapple M4, Teixeira-Salmela LF3, Hancock MJ4. «Prevention of Low Back Pain: A Systematic Review and Meta-analysis». Journal of the American Medical Association: Internal Medicine. 11 de enero de 2016:1-10. doi: 10.1001/jamainternmed.2015.7431