
Luzea, bizia eta gogorra da ibilbidea, baina ez horregatik gutxiago pozgarria.
Talde ona, gogotsu, eguraldiaren iragarpena gorabehera Larra-Belaguako inguru hau zeharkatzera animatu zena. Eta hala izan zelako, oso egun polita oparitu ziguten, haize askorekin, bai, eta hodeiak gailurren gainean, baina ibiltzeko eta mendi handi hau igotzeko ezin hobea.
Beste behin ere, espero genuen jarduera honekin hasi dugu denboraldia, eta hurrengo irteeretan ikusiko dugu elkar. Oraingoan, 2021-2022 denboraldi berri honetako plana aurrera eramatea espero dugu.
Hurrengoan ikusiko dugu elkar
