Bizkarrezur muineko lesioen % 6 igerilekuetan gertatzen dira

Ziur aski, azken asteotan kanpoko igerilekuetan marra gorri margotu berriak ikusi ahal izan dituzu. Sakonera hor 1,30 metro baino gutxiagokoa dela adierazten dute. Neurri sinple baina eraginkor horri esker, segurtasuna hobetzea eta ur instalazioetan istripuak prebenitzea lortzen dugu.

Garrantzitsua dira, erabiltzaileei uraren sakontasunaz ohartarazten dietelako, funtsezkoa baita bizkarrezur muineko lesio askotan.

Segurtasunez murgildu ahal izateko gomendatzen den gutxieneko sakonera 1,30 metrokoa da. Sakonera txikiagoko tokietan, berriz, lesio arriskua handiagoa da, batez ere buruz botatzen bagara.

Horregatik, buruz murgiltzea gomendatzen ez dugun lekuak gorriz markatzeari ekin diogu Estadiokook. Sorosleek horren berri emango digute; baina, zalantzarik gabe, funtsezkoa da guretarrak heztea, batez ere etxeko gazteenak.

Marra horiek ez dira soilik elementu bisual bat; tresna eraginkorra dira, eta Estadion —bereziki, igerilekuetako sakonera txikiko eremuetan— segurtasunarekin eta istripuen prebentzioarekin dugun etengabeko konpromisoa adierazten dute.