Club OUTDOOR kluba - Gastronomiko-kultural irteera: La Enkartada Fabrika Museoa (Balmaseda-Bizkaia)

Bizitzan dena ez da ariketa egitea! Horrela, beste gauza batzuk egiten eta ezagutzen ditugu, eta beste giro batean ezagutzen dugu elkar.

La Enkartada Fabrika Museoa

Joan den urriaren 23an, asteazkena, 2024/2025 denboraldiko lehenengo txangoa egin genuen: La Encartada Fabrika-Museoa bisitatu genuen. Museo hori 2007an eraiki zuten, antzinako ehun fabrikaren industria ondarearen berri zabaltzeko. Fabrika hark artilea hainbat produktutan eraldatzen zuen (txapelak, biserak, bufandak, buru-berokiak, eskularruak, mantak, oihalak, etab.), eta 1892tik 1992ra jardun zuen.

Bisitaren ondoren, autobusez hurbildu ginen Balmasedako hirigune historikora, hain zuzen jaien une gorenean baitzegoen: putxerak nonahi, txosnak, txistularien eta banden musika, emanaldiak, eta hainbat eta hainbat jarduera. Eguzkiarekin, udako tenperaturarekin eta herriko monumentuekin batera, bazkaltzeko ordura arte hain giro bikainaz gozatzeko aukera eman ziguten.

14:00etan, babarrun jana erreserbatuta geneukan jatetxera hurbildu ginen. Eta, bazkalostean, 17:30 aldera, jatetxetik irten eta ordubetera, Estadiora heldu ginen bueltan.

+info

  • Data:                   2024ko urriaren 23an
  • Nondik irten:      Estadio Vital Fundaziotik (ate nagusiaren aurrean)
  • Irteera ordua:    9:00etan.
  • Ibilbidearen ordutegia: 1.10 ordu (gutxi gorabehera).
  • Itzultzeko ordutegia:     19:00etan Estadio Vital Fundazioan (gutxi gorabehera).
     

Izen-ematea: Administraziora etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta (urriaren 16ra arte). Abonatua ez bazara, Administrazioan soilik.     

Prezioak:

  • Izen-ematea egitean, autobusaren prezioa ordainduko da: abonatuek 15 €, eta abonatugabeek 20 €.
  • Txango honek, gainera, badu egitarau bat. Egitarau horretan parte hartzeko, ordaindu beharko zaizkie. 
    • La Enkartada Fabrika-Museoa, bisitatzea, gidariarekin (5,50€)
    • Bazkaria: Kubic (25 € + edaria).

Irteera horiek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.