
Oraingo honetan, plan bikoitza dugu. Alde batetik, Astitz kontzejuko (Larraun, Nafarroa Garaia) lurretan, Aralar mendilerroan dagoen Mendukilo leizea bisitatu genuen; eta, ondoren, sagardotegiko menu klasiko bat jatera joan ginen Martitxonea Sagardotegira, Larraun udalerrian bertan dagoen Aldatz kontzejuan.
Mendukiloko konplexu karstiko handi horretan, gure inguruko leizerik interesgarrienetako batez gozatu ahal izan genuen, haitzuloetako asko bisitariak hartzeko egokitu baitira. Taldea bi azpitaldetan banatu genuen. Azpitaldeetako bat leizean gidarietako batekin sartu zen bitartean, beste azpitaldeak haitzuloetako ekosistemei eta Mendukilo inguruneari buruzko hitzaldi didaktiko bat jaso zuen, interpretazio zentroaren instalazioetan. Ondoren, bi aukera proposatu ziren: Lekunberrin zehar paseatzea, edo Plazaolako Bide Berdetik Ixkierreko ur jauziraino paseatzea.
Minutu batzuetako bidaiaren ondoren, Aldatzeko kontzejura (herrira) iritsi ginen. Ikuspegi ederrez gozatu genuen herri horretan: etxe itzelak eta hiru eliza monumental ditu, ardi latxaz, behor autoktonoz eta mendi basotsuz betetako belardiz inguratuta. Martitxonea sagardotegia daukan XVII. mendeko baserrira jo genuen. Lagunartean hartu gintuzten Iñaxiok eta Ainhoak, Bingen semearekin eta txingarretan aditua den sukaldariarekin batera. Kupelak beteta daude sagardoz, bertako sagarren zuku goxoaz.
Txotx! Has bedi bazkaria. Nor bere lekuan, otordu eder batez gozatu genuen: nahi beste sagardo, dasatu beharreko usain eta zapore banako sei kupel, txorizoa sagardoarekin, bakailao tortilla, txuletoia, etxeko ogia, gazta, menbrilloa, intxaurrak, lapiko kafea, eta nahi zuenarentzako kopa. Oparoa eta goxoa.
Egun ederra!
