Club OUTDOOR kluba - Gertuko xendazaletasuna: Herran-Lalastra

Bizitzan dena ez da ariketa egitea! Horrela, beste gauza batzuk egiten eta ezagutzen ditugu, eta beste giro batean ezagutzen dugu elkar

Gure jarduera Burgos eta Araba artean dago eta Valderejoko Parke Natural txikia ezagutzeko aukera emango digu. Parke Natural izendatu zuten 1992an eta 3500 hektareako hedadura du.

Valderejoko Parke Naturala txikia bada ere, Arabako mendebaldeko ingurune honek duen paisaia-, historia-, ondare- eta ingurumen-aberastasunaz gozatu eta ezagutu dezakegu. Valderejok ekosistema eta paisaia anitz biltzen ditu, Puron ibaiaren haran txikia inguratzen duten Recuenco, Vallegrull eta Santa Ana bezalako malkar harritsuekin, pinu gorrizko basoak, artadiak eta pagadiak eta, nola ez, ura, milaka urtez arrokak landu dituena, paisaia ederrak sortuz, hala nola haitzartea eta Puroneko ur-jauzia.

Halaber, eremu horretan fauna aberatsa bizi da, hala nola basakatua, hegaztiak (adibidez, arrano beltza), sai zuria eta sai arrea, eta kultura-ondare handia, monumentu megalitikoak dituena, hala nola San Lorentzoko tumulu-zelaia, Lerongo menhirra eta labar-eremitorioak, San Lorentzo ermita, Santa Elena eliza, Lestebango eliza gotikoa.

Gure ibilbidea Burgos eta Araba arteko ibilbide lineala da. Zehazki, Burgoseko Tobalina haraneko Herran Erdi Aroko herrian hasi eta Arabako Gaubeako haraneko Lalastran amaitzen da.

Ibilbide hau Artzena mendilerroko pista eta bidezidorretatik igarotzen da, Puron ibaiaren haitzartea, Erriberako herri abandonatua eta Valderejoko Parke Naturalaren zati handi bat zeharkatuz. Paisaia harrigarriaz eta inguruko ondare aberatsaz gozatzeko aukera izango dugu.

Data eta ordutegiak:

- Data: 2024ko azaroaren 9an.
- Nondik irten: Fundación Estadio Fundazioatik.
- Irteera ordua: 8:30ean.
- Ailegatzeko ordutegia: 15:00etan Estadio Vital Fundazioan (gutxi gorabehera).
*Oharra: autobusez eguindako bidaiak 35’ko iraupena dauka.

Izen-ematea: Administraziora etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta. Abonatua ez bazara, Administrazioan soilik.     

Prezioak:

  • Izen-ematea egitean, autobusaren prezioa ordainduko da: abonatuek 20 €, eta abonatugabeek 25 €.

Irteera horiek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.