Club OUTDOOR kluba -Hondartza-kultural irteera: Plentzia eta Gorlizko hondartzak

Bizitzan dena ez da ariketa egitea! Horrela, beste gauza batzuk egiten eta ezagutzen ditugu, eta beste giro batean ezagutzen dugu elkar

Plentzia eta Gorlizko hondartzak

Eguraldia zela kausa txango hau egiteko data aldatu ondoren, uztailaren 1ean, Plentzia eta Gorlizko hondartzetara jo genuen, Butroi ibaiko itsasadarraren bokalearen ondoan, bi herrietako hirigunetik oso gertu.

Hondartza horiek, 842 metro luze, hirigunearen ondoan daude, eta pasealeku atsegin bat egiteko aukera ematen digute, itsas pasealeku osoan zehar.

Egun hartan, 23 °C-ko tenperatura genuen, itsasgora zen, eta oraindik apur bat lainotuta zegoen.  Giroa bikaina zen; tenperatura, oso atsegina; eta hondartzarako gogoa, handia. Jarduera hartan parte hartzera animatu zirenetako askok ez zituzten hondartza horiek ezagutzen, eta guztiz onerako harritzen ziren. Lehenengo tarte hori baliatuz, itsas pasealekuan paseo txiki bat eman genuen; eta taberna ugarietako batera hurbildu ginen, kafe bat hartu eta komunera joateko. 

Iragarri bezala, 11:30erako eguna guztiz garbi eta eguzkitsu zegoen. Haize ahul bat zebilen, eta gogotik eskertu genuen. Hondartzara jaitsi ginen.
Bakoitzak bere lekua aurkitu zuen. Eskuoihala jarri, eguzkitako krema eman, eskuoihalean etzan, gure gorputzen azpian hondarra sentitu, eguzkiaren izpiekin eta itsasoaren marmarrarekin gozatu... El mar está muy tranquilo con olas orilleras que nos permiten disfrutar como niños/as en los baños que tomamos y una temperatura del agua estupenda, sobre 21,7ºC, “¡A ver quien llega hasta las boyas!". Barreak, solasaldiak, eguzkia, bainuak, paseoak... Horrela, bai ederki.

Bazkalordua iritsi zen, eta nork bere erara egin zuen otordua: batzuek janaria etxetik ekarri zuten; beste batzuek inguruko taberna eta jatetxeren batean erreserbatu zuten; beste batzuek unean bertan erabaki zuten.
17:00ak aldera, haize leunak hodeiren bat hurbildu zigun, eta terraza batean kafe bat hartzera animatu ginen. Solasaldia animatua eta atsegina zen. Hezetasuna aurpegian eta freskura gorputzean sentitu genituen; eskertzekoak, egiaz, Gasteizen igaro genituen bero itogarriko egunen ondoren. Solasaldiak, pasadizoak, pertsona berriak ezagutzea eta adiskideak egitea.

Ze gustura!

20:30ean, gutxi gorabehera, Estadiora iritsi ginen.  Egun bikaina. Aho zapore ederra utzi zigun, natura inguruneko txango eta jardueren denboraldia amaitzeko. Ziur datorren denboraldian berriro izango dugula aukera berriz elkartzeko eta Estadiok antolatzen dituen jarduera hauetaz gozatzeko.
 

+info

  • Data: 2025eko ekainaren 25ean, astezkena     2025eko uztailaren 1a, asteartea
  • Nondik irten: Estadio Vital Fundaziotik (ate nagusiaren aurrean)
  • Irteera ordua: 9:30etan.
  • Ibilbidearen ordutegia: 1.20 ordu (gutxi gorabehera).
  • Itzultzeko ordutegia: 19:00etan Plentziatik irten - 20:20ean Estadio Vital Fundazioan (gutxi gorabehera).
     

Izen-ematea: Administraziora etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta. Abonatua ez bazara, Administrazioan soilik.     

Prezioak:

  • Izen-ematea egitean, autobusaren prezioa ordainduko da: abonatuek 15 €, eta abonatugabeek 20 €.
     

Irteera horiek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.