Club OUTDOOR kluba - Mendi martxa: Urkulu mendia eta Arpea koba (Nafarroa)

Nafarroako iparraldean gaude, Iratiko oihanaren ondoan, historiaz eta mitologiaz beteriko leku batean. Gure proposamenari esker, inguru horretako paraje enblematikoenetako batzuk ezagutzeko aukera izango dugu, hala nola, Urkulu mendia, gailurrean aurkitzen dugun dorre biribil handiagatik ezaguna, eta Arpeako saroiaren haitzuloa, kondaira eta ipuinez beteriko artzain-saroia, gure kultura zaharrenaren sakonean barneratzen gaituena.

Gure jarduera Orbaizetako arma fabrika zaharrean hasi eta bukatzen den ibilbide zirkularra izango da. Ibilbide osoan aztarna megalitiko ugari aurkituko ditugu, iraganaz eta lur horietan bizi ziren biztanleez hitz egiten digutenak. Behin Urkulu gailurra menperatzen duen dorrera iritsita, behera egingo dugu ibilbideko txoko maitagarri eta ederrenetako baten bila joateko: Arpeako Saroia, artzain saroia, izen bereko haitzuloa nabarmentzen duena. Ondoren, gure ibilbidearekin jarraituko dugu, Orbaizetako arma fabrikara itzuli arte.
 

 

Data eta ordutegiak:

- Data: 2024ko urriaren 26ean.
- Nondik irten: Fundación Estadio Vital Fundazioatik.
- Irteera ordua: 7:00etan*.
- Ibilbidearen ordutegia: 2 ordu eta 15’ (gutxi gorabehera).
- Itzultzeko ordutegia: 16:00etan Orbaizetatik
- Ailegatzeko ordutegia: 18:30ean Estadio Vital Fundazioan (gutxi gorabehera).
*Oharra: autobusez eguindako bidaiak 2 ordu eta erdia iraupena dauka.
 

Izen-ematea: Administraziora etorrita edo 945 131 345 telefonora deituta. Abonatua ez bazara, Administrazioan soilik.     

Prezioak:

  • Izen-ematea egitean, autobusaren prezioa ordainduko da: abonatuek 25 €, eta abonatugabeek 30 €.

Irteera horiek ez dira bertan behera geratuko eguraldi gorabeherengatik. Ez da dirurik itzuliko irteerako astean bertan.