
Guztiontzat aztertu zuen kirolak zer rol jokatzen duen gizarte modernoan, bizi-ohitura kontraesankorrek markatuta.
Hau da, Ongizate estatua ez da perfektua, eta kontraesankorra da. Urte gehiago bizi gara, eta biztanle talde handi batzuek bermatuta dituzte baliabide materialen, lanaren, erosotasunaren eta osasunaren estandar batzuk. Baina, era berean, gizarte eredu hau gaixotasun berriak eragiten ari da bizitza sedentarioarekin, gehiegizko elikagai prozesatuekin, lehiakortasun profesional handiarekin eta indibidualismoarekin lotuta.
Kontraesan horiek kirolean ere islatzen dira. Gero eta adostasun handiagoa dago, kirola osasunarentzat ona dela, bizitza orekatua lortzeko aukera bakarra baita, eta kirol amateurra sustatzeko politikak gauzatu dira; baina ez da gehienen ohitura bihurtu.
Hala ere, azken urteotan bultzada handia izan du, eta kultura kontsumoko praktika bihurtu da, 'bizitza onaren' kontsumoko praktika: gimnasioko ariketa fisikoaren bidez gorputza lantzea, aire libreko aisialdia egitea, dieta osasuntsuak erabiltzea, yogaren edo mindfulnessaren bidez oreka espirituala bilatzea...
Koronabirusaren epidemiak joera horren behin betiko booma ekarri du.
Ondorengo eztabaida osatzera etorri zitzaizkigun Icíar García eta Encarni Garcia.
Hizlariak:
- David Moscoso: doktorea eta soziologia irakasle titularra Pablo Olavide Unibertsitatean (Sevilla). Kirolaren soziologian aditua, Andaluziako Ikerketa Planeko Kirolari Aplikatutako Gizarte Ikerketako Taldeko arduraduna da.
- Iciar García: Kutxabank-Araski emakumezkoen saskibaloi taldeko entrenatzaile emozionala, eta kirol arloko balioetako lidertzako hezitzailea.
- Encarni García: nutrizionista. Kirolzale amorratua.
