Emakumeen Triatloia

Inoiz triatloian aritu nahi izan duten eta oso gogorra iruditu zaien emakumeentzat. Gogotsu lagunduko dizugu zuretzat errazagoa izan dadin, dibertigarriagoa; modu osasungarrian sasoian izateko bizimodu bat izan dadin.

Emakumeen Triatloia
Zer espero behar den (helburuak)
  • Igeriketa:
    • Crawl teknikaren funtsezko lanketa.
    • Arnasketa bilaterala landuko dugu.
    • Zangoen eta besoen propultsioa landuko dugu.
    • Beste estilo batzuk (bular igeriketa, bizkar igeriketa...) hobetzea.
    • Igeriketa saioko bolumenak: 700 - 1000 m.
  • Bizikleta:
    • Spinning: taldekako eskoletan lan egingo dugu, karga erregulagarriak dituzten bizikleta finkoekin. Ezin hobea da zangoetako indarra hobetzeko eta bihotz-biriken sistemarako.
    • Saioaren iraupena: 45 minutu
  • Oinezko lasterketa:
    • Entrenamendu aerobiko estentsiboa landuko dugu; hau da, 20 minutuz baino luzaroago arituko gara intentsitate ertainean.
    • Lasterketako teknika lantzea.
    • Entrenamendu pliometrikoak.
    • Entrenamendu funtzionaleko eskola zuzendu batzuk egingo ditugu.
    • Saioko bolumenak: 4 - 8 km (mailaren arabera).
Zergatik funtzionatzen duen (onurak)
  • Autoestimua hobetzea.
  • Beldurrak eta oztopoak kentzea.
  • Forma fisikoa hobetzea.
  • Hiru kirolak modu autonomoan egiteko oinarri teknikoa eta beharrezko konfiantza eskuratzea. Zeure gorputza menderatzea, diziplina bakoitzean beldurrak eta erronkak gaindituz (ur irekietan igeri egitea, bizikletan ibiltzea, nork bere mugak gainditzearen bila korrika egitea).
  • Komunitatea eta babesa: Beste emakume batzuekin batera entrenatzeak motibazio eta segurtasun gune paregabea sortzen du. Konfiantza bultzatzen du; eta onurak dakartza, arlo fisikoan ez ezik, emozionalean eta sozialean ere.

EMAKUMEEN TRIATLOIA

Hastapenak, mantentzea eta/edo entrenamendua

1h
Adina
Egunak
Ordutegia
Prezioa € / Hila
INSTALAZIOA
OHARRAK
+ 18
Al Az Or
17:15
48 / 41 €
+ 18
As Og
16:15
41 / 38 €
1

ESTADIO VITAL FUNDAZIOKO ABONATUENTZAT SOILIK. Jarduera edo ikastaroren batean izena eman nahi duten abonatugabeek aldi baterako sarrera erosi beharko dute aldez aurretik.

2

Adierazitako prezioa ikastaro bakoitzeko izango da: normala / hobariduna (30 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat).

10

Jarduera aire zabaleko instalazioetan egiten da, eta eguraldiagatik ez dugu atzeratuko edo bertan behera utziko.

14

 Ezinbestekoa da igeri egiten jakitea.

16

Bainatzeko jantziak beharko dituzu: txanoa, bainujantzia, txankletak...

21

Estadion egiten ari garen obrak direla eta, baliteke jardueraren instalazioa eta kokapena aldatu behar izatea; eta horren berri emango dugu.

Argibideak

Parte hartzaileek bete beharreko baldintza fisikoak:

  • Crawl estiloan 25 m igeri egiten jakitea.
  • Bizikletan ibiltzen jakitea.
  • 20 minutuz etenik gabe eta erritmoari eutsiz lasterka egiteko gai izatea (berdin dio erritmoak).

Zer ekarri behar den:

  • Igeriketa: bainujantzia, txanoa eta igeriketako betaurrekoak.
  • Bizikleta: spinning eskoletan, kirol arropa, ur botilatxoa eta eskuoihal txikia.
  • Oinezko lasterketa: kirol arropa eta lasterka egiteko oinetakoak.

 

Irudien galeria