
Eskola askok jarduera fisikorako politikak dituzten arren, ikerketa gutxik aztertu dute politika horien eta ikasleengan duten eraginaren arteko lotura. Journal of Physical Activity & Health aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer harreman dagoen bi alderdi hauen artean: lehen hezkuntzako eskoletan egiten diren jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko politikak, alde batetik; eta ikasleen jarduera fisikoko jokabideak, bestetik. Ikertzaileek Texasko laugarren mailako ia 2.000 ikasleren jarduera fisikoko jokabideak eta osasuna sustatzeko hainbat politika aztertu zituzten; datu horiek Jarduera Fisikoaren eta Eskola Nutrizioaren inkestan (SPAN) zeuden jasota, ikastetxeetako zuzendariek informatuta.
Ikertzaileek aurkitu zuten estatistikoki lotura esanguratsua dagoela indarrean dauden politiken kopuruaren eta ikasleen jarduera fisikoko jokabidearen artean. Lotura hori indartsuagoa izan zen ekonomikoki ahulak ziren eskoletan eta hirietako eskola handienetan. Egileek ondorioztatu dutenez, «azterketa honen emaitzek ebidentziak ematen dituzte, eskolan aplikatutako osasun politika eta praktikak garrantzitsuak direla osasunean dauden desberdintasunak murriztu ahal izateko».
Iturria: Ganzar L.A., Ranjit N., Saxton D., Hoelscher DM. «Association of School Physical Activity Policies With Student Physical Activity Behavior». Journal of Physical Activity & Health. 1 de mayo de 2019; 16(5):340-347. doi: 10.1123/jpah.2018-0057. Epub: 29 de marzo de 2019.
