Familia igerilekua

Kanpo igerileku irregularra; alde bat 50 metrokoa da, eta bestea 10 - 30 metro bitartekoa. Sakonera, 1,40 - 1,80 metro bitartekoa. Batez ere udako denboraldian (ekainetik irailera) gozatzeko, eta irakaskuntzarako. Sorosleek etengabe artatua.

Irudia

Irekiera eta ordutegiak udan:

  • Ekainaren 1etik irailaren 13ra, 7:30etik 21:30era (asteburu-jaiegunetan, 08:00etatik). Irekiera berezia irailaren 14tik 30era, 12:00etatik 19:00etara
     
Erabilera arauak:
  • Erabilgarri dago (salbu eta Fundazioak programatutako jarduerarik izanez gero) Estadio irekita dagoen egutegi eta ordutegi osoan (21:30 arte).
  • Dutxatu bainatu aurretik, eta erabili txanoa (ile luzea baldin baduzu) eta txankletak.
  • Ez erabili bermudarik edo "boardshort" delakorik, eta erabili txankletak.
  • Ez molestatu besteak bat-bateko murgilaldiekin, lasterka...
  • Lagun egin uretan ondo-ondo moldatzen ez diren 7 urtez beherakoei.
  • Garaiz ibili, saioa bere orduan has eta buka dadin.
  • Egin kasu soroslearen eta/edo irakaslearen jarraibideei, eta bete itzazu jarraibide horiek.

Haur eremuaren (haurren igerilekua eta jolastokia) eta gazte eraikinaren ondoan dago.