Feldenkrais

Gimnasia leuna, erraza eta guztiontzakoa, Feldenkrais metodoaren sekuentzietan oinarritua, gorputza ahalegin txikienarekin eta eraginkortasun handienarekin mugitzeko.

Feldenkrais, Gasteiz
Zer espero behar den (helburuak)
  • Gure mugimendu eta jarreren kalitatea hobetzea.
  • Gorputz osoan, malgutasuna eta giltzaduretako mugikortasuna hobetzea.
  • Gutxieneko ahaleginarekin eta eraginkortasun handienarekin mugitzen ikastea.
Zergatik funtzionatzen duen (onurak)
  • Mugimendu sorta handituta, geure burua argiago eta lesio gutxiagorekin nola antolatu zehatzago kontzientzia izaten laguntzen du.
  • Gorputz jarrera eta oreka hobetzen ditu.
  • Giharrak gogortzea prebenitzen du.
  • Koordinazioa hobetzen laguntzen du, mugimendua erraztuta.
  • Gorputz kontzientzia, ongizate egoera eta erlaxazioa garatzen ditu.

FELDENKRAIS

Mantentze fisikoa eta berregokitzea

50min
Adina
Egunak
Ordutegia
Prezioa € / Hila
INSTALAZIOA
OHARRAK
+ 18
Al Az
18:30
45 / 39 €
+ 18
As Og
11:30
45 / 39 €
1

ESTADIO VITAL FUNDAZIOKO ABONATUENTZAT SOILIK. Jarduera edo ikastaroren batean izena eman nahi duten abonatugabeek aldi baterako sarrera erosi beharko dute aldez aurretik.

2

Adierazitako prezioa ikastaro bakoitzeko izango da: normala / hobariduna (30 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat).

21

Estadion egiten ari garen obrak direla eta, baliteke jardueraren instalazioa eta kokapena aldatu behar izatea; eta horren berri emango dugu.

Argibideak

Zer ekarri behar den: arropa erosoa eta kirol oinetakoak.

 

Irudien galeria