FITNESS

Jarduera fisikorako espazioa, ederki hornitua: entrenamenduko eta makina kardiobaskularretako azken teknologiak, WIFI, APP Fitness. Fitnesseko profesionalek emango dizute arreta, eta neurrira egindako entrenamendu programa prestatuko dizute. Nahiago izanez gero, hor duzu entrenamendu pertsonaleko zerbitzua.

Irudia

Jarduera fisikorako espazioa, 1.700 metro koadrokoa, entrenamendurako azken teknologia duena: makina kardiobaskularrak, indar elektronikoa, poleak, pisua, palankako eta elektorizatutako makinak, entrenamendu funtzionalerako eremua... Fitnesseko profesional hoberenek emango dizute arreta, eta neurrira egindako entrenamendu programa prestatuko dizute. Nahiago izanez gero, hor duzu entrenamendu pertsonaleko zerbitzua ere (small group), bikoteentzat, familientzat, kuadrillentzat...

Erabilera arauak:
  • Udako denboraldiko egutegi orokorra.
  • Ordutegia:  Astegunetan, 7:00etatik 21:30era.
                       Asteburu eta jaiegunetan, 14:00 arte.
                       (Ordutegi berezia abuztuan eta Andre Maria Zuriaren jaietan.)
  • Sar zaitez kirolerako jantzi eta oinetako egokiekin.
  • Nahitaezkoa da eskuoihala eta oinetako garbiak erabiltzea.
  • Lesiorik ez izateko, egizu beroketa, hasi aurretik; eta luzaketak, amaitzean.
  • Erabil itzazu ondo ekipamendua eta materiala; eta, amaitzean, garbitu, lehortu eta itzuli bere lekura.
  • Makina kardiobaskularretan, inor zain baldin badago, ez zaitez aritu 30 minutuz baino luzaroago.