
Haurtzaroan ariketa erregulartasunez eta ongi egitea, bizitzaren une horretako beharra ez ezik, helduaroko kirolerako, bizi kalitaterako eta ongizaterako oinarria da, arlo askotan, besteak beste arlo intelektualean.
Franchek koordinatzen ari den ikerlanean, ariketa fisikoak eta kirolak haurren osasun integralerako dituzten onura nagusiak jasotzen dira, arlo fisikoan, mentalean, jokabidekoan, emozionalean eta balioen egokitzapenean. Nabarmentzen da garrantzitsua dela praktika erregularra izatea, borondatezkoa, presiorik gabe, «jolas bat bezala, olgetarako eta gizartekotzeko gune bat, dibertsiorako aukera ematen diena; konturatu gabe, balio eta ohitura onak hartuko dituzte, eta gurasoen eredua eta konpainia dituzte indargarri onenak».
- Franchek Drobnik, Medikuntzako doktorea, Bartzelona Futbol Klubeko fisiologoa, eta CAR Sant Cugat zentroko Ikerketa Saileko burua.
- Alain Garalde, Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna eta irakaslea, Olabide ikastolako Kiroletako koordinatzailea, hezkuntza berrikuntzako proiektu batean murgildua.
- Yanela Murua, garun berrantolatze funtzionalean espezializatutako logopeda, Gune Gasteiz terapia, hezkuntza eta jolas proiektuaren zuzendarikidea.
