Haur igerilekua

Haurrentzako kanpo igerilekuak, jolaserakoak. Lau igerileku dira, sakonera desberdinekoak (gehienez 0,6 m). Ur zurrustak dituzte, eta udako denboraldian (ekainetik irailera) gozatzeko dira, batez ere. Sorosleek etengabe artatuta.

Irudia

Irekiera eta ordutegiak:

Ekainaren 1etik irailaren 13ra, 10:30etik 21:00etara.

Erabilera arauak:
  • Erabilgarri dago (salbu eta Fundazioak programatutako jarduerarik izanez gero) 21:00 arte.
  • Dutxatu bainatu aurretik, eta erabili txanoa (ile luzea baldin baduzu) eta txankletak.
  • Ez molestatu besteak lasterka, pilotekin...
  • Ez ezazu sartu uretan zure semea edo alaba, gaixorik edo ondoezik dagoela ikusten baduzu.
  • Erabili igerilekuko pixoihala, 2 urte baino gutxiago baditu.
  • Lagun egin uretan ondo-ondo moldatzen ez diren 7 urtez beherakoei.
  • Egin kasu soroslearen jarraibideei, eta bete itzazu jarraibide horiek.

Haur jolastokiaren eta familia igerilekuaren ondoan dago.