Hyrox jarduera egiteko berariazko gela ondo hornitua, 230 m²-koa, altuera handikoa eta argiztapen naturalekoa. Boxingfit saioak ere egiten ditugu bertan.
Gainera, eskolen ordutegitik kanpo, Fitness zerbitzuaren erabiltzaileek erabil dezakete.
Sarbide zuzena du 275 m² baino gehiagoko kanpoko kirol terraza batera. Hor, kirolerako eta fitnesserako material ugari izango dituen entrenamendu edukiontzi bat dago aurreikusita.

