
Zer espero behar den (helburuak)
- Oinarritik hasita, igeriketa estiloak ikastea. Betiere, ikasle bakoitzaren mailara egokituta.
Zergatik funtzionatzen duen (onurak)
- Koordinazioa garatzen du.
- Gihar multzo bat baino gehiago aldi berean lantzen ditu.
- Biriken ahalmena handitzea eta arnas sistema hobetzea.
- Zirkulazioa eta sistema kardiobaskularra hobetzea.
- Oroimena, fokuratzea eta buruko argitasuna hobetzea.
Hastapena, hobekuntza eta/edo mantentze fisikoa
ESTADIO VITAL FUNDAZIOKO ABONATUENTZAT SOILIK. Jarduera edo ikastaroren batean izena eman nahi duten abonatugabeek aldi baterako sarrera erosi beharko dute aldez aurretik.
Adierazitako prezioa ikastaro bakoitzeko izango da: normala / hobariduna (30 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat).
Eskolen dinamika hobea izan dadin, goiko mailetan izena emateko beharrezkoa da aurreko maila gainditua izatea. Gure irizpide teknikoari jarraituz, daitekeena da ikastarora datozenak maila, egun edo ordutegi batetik beste batera aldatzea.
Bainatzeko jantziak beharko dituzu: txanoa, bainujantzia, txankletak...
Familia igerilekuan (globoa) egiten diren taldeentzat, denboraldia apirilaren 30ean bukatuko da.
Estadion egiten ari garen obrak direla eta, baliteke jardueraren instalazioa eta kokapena aldatu behar izatea; eta horren berri emango dugu.
Argibideak
Zer ekarri behar den: bainujantzia, txankletak, igerilekuko txanoa eta xukadera.
