
Kirol arloak, bereziki kirol profesionalak, pasioak eta emozioak ez ezik dirutza itzelak ere mugiarazten ditu. Goi mailako lehiaketako kirolaren inguruko interes ekonomikoen fluxuak hainbat norabidetan doaz: kirol egituraren beraren barruan, kirol lehiaketaren garapenean lehian handiagoa ahalbidetzeko; kirol merkatu gero eta handiagoaren inguruan (babesle izatea edo kirol erakundeetan inbertitzea, adibidez); edo kirol ekitaldi garrantzitsuenak esklusiban eskaintzearen ikus-entzunezko merkatuan.
Hala ere, kirolak sortzen dituen diru mugimenduak, kirolaren garapenean ez ezik, kirol egituratik kanpora ere gertatzen dira (gero eta intentsitate handiagoz); hala nola kirol apustuetan. Internet bidezko apustu etxeen zabalkundeak, kirol proba batean gertatzen den guztia zorizko jokoen mende jartzeak, eta kirol emozioekiko urruntasunak, halaxe, lehia kirolaz kanpoko helburuetarako faltsutzeko beste pizgarri bat ekarri dute. Ingurune aproposa, emaitzetan iruzur eginez apustu etxeetan irabazi itzelak eskuratzeko. Hori prebenitzeko lanak kirolari gazteenen hezkuntzan hasi behar dira.
Gaia lantzera etorriko zaizkigu:
- Ignacio Benítez, Zigor Zuzenbideko katedraduna, Jaengo Unibertsitatea. Andaluziako Kirolaren Administrazio Auzitegiko burua.
- Lander Iraragorri, Wats Team ekimenaren sortzaileetarikoa, hezkuntza berrikuntzako eta negozio garapeneko espezialista.
