
Loezina eta depresioa ager daitezke minbiziaren aurkako tratamenduan. European Journal of Oncology Nursing aldizkarian argitaratutako ikerlan batek aztertu du ea zer-nolako eragina duen 10 asteko ariketa programa batek minbiziaren aurkako tratamenduan diren pertsonen depresio eta loezin sintomen gainean. Ikerlanean 75 lagun sartu zituzten, eta ariketa egin zuten astean bitan; etxean hamar asteko ariketa programa bat osatzera animatu zituzten.
Hamar asteren buruan, 40 parte-hartzailek —% 53k— egina zuten ariketa programa osoa. Programa osatu zutenen artean, hobetu egin ziren loezinari eta depresioari buruzko puntuazioak. Ez zen alderik izan loezinari dagokionez ikerlanaren hasieran programa egin zutenen eta egin ez zutenen artean, baina inkesta bertan behera utzi zutenek depresio puntuazio handiagoak izan zituzten ikerlanaren hasieran. Ikerlan honek bat egiten du minbiziaren aurkako tratamenduan edo ondoren ariketa programak egiteak parte-hartzaileei onurak dakarzkietela erakusten duten frogen multzoarekin.
Iturria: Kozik TM1, Hickman MC2, Schmidt S2, Connolly TF2, Paustenbach K2, Vosti P2, Bhattacharyya M3. «An exerciSe program to improve depression And sleep Disorders in oncology patients: The SAD study». European Journal of Oncology Nursing. Diciembre de 2018;37:19-22. doi: 10.1016/j.ejon.2018.10.004. Epub: 17 de octubre de 2018.
