
Aretoa Estadio Aretoak, kirolari eta gizarteari lotutako hitzaldien egitarauak, aurten ere aurrera jarraitzen du, kokaleku aldaketaren berrikuntza garrantzitsuarekin. Izan ere, gure hileroko hitzaldien egoitza berria ondorengo hau da: Vital Fundazioa Kulturunea (Bake kalea, 5, 1. solairua, Dendaraba dendagunea).
Saio honetan, lanaren aldetik kirol munduari lotuta dauden emakumeen aurkako indarkerien tipologietara hurbildu ginen (emakume horien artean sartuta daude, kirolariak ez ezik, entrenatzaileak, fisioterapeutak, langileak, zuzendariak eta abar ere).
Indarkeria hori kirol espazioen barruan nahiz kanpoan gertatzen da: sareetan, gizarte ekitaldietan. Mintzagai izan genituen, baita ere, hartzen diren neurriak, eta egoera horiei nola aurre egiten dieten bai erakundeek, bai kirol klub jakin batek.
Aipatzekoa da saioak jende guztiarentzat pentsatuta eta irekita daudela, ez direla Estadio Vital Fundazioaren abonatuentzat soilik. Etortzea libre eta dohainik da.
Hitzaldi-solasaldiaren ondoren, ikus-entzuleen galderen txanda izan zen.
Hizlariak:
- Isabel Abella: Eusko Jaurlaritzako Zure Taldekoak Gara zerbitzuko eta Basqueteam fundazioko arduraduna.
- Diego Izquierdo: Urduliz Eskubaloi Taldeko presidentea eta teknikaria.
