Javier Simón-Grima eta Elsa Ramos: 'Yo fui adicta/o al deporte'

Estadio Vital Fundazioak kirolarekiko adikzioari buruzko hitzaldia aurkeztu zuen ostegunean, hilak 7, 18:30ean, Javier Simón irakasle eta ikertzailearen eskutik.

Javier Simón-Grima eta Elsa Ramos

Guztiontzat aztertu zuen kirol jardueraz abusatzeak zer ondorio negargarri dakartzan. Gero, solasaldia izan zen, Elsa Ramos psikologoaren laguntzarekin.

Nahizeta bistakoak diren kirol jardueraren onurak, gaur egungo gure gizartean gero eta gehiago dira praxi txarraren eta kirolarekiko harreman arriskutsuaren kasuak, jokabideko nahasmenduak eragitera ere iristen direnak.

Fenomeno horren harira, azken urteotan, akademiko askok gero eta interes handiagoa dute disfuntzio psikologikoa izan litekeenari buruz: hau da, ariketa fisikoa egiten duen pertsonari kirolarekiko portaeraren kontrola galtzea eragingo liokeen disfuntzioari psikologikoari buruz.

Autore batzuek diotenez, ariketarekiko adikzioak jokabide konpultsiboa eragiten dio kirolariari; kirolariak abstinentzia sintomak ditu ariketa fisikoa egitea ezinezkoa zaionean, eta, entrenamendu bolumen handiegia duenez, bere bizitza oztopatzen duten gatazkak izaten ditu.

Hizlariak:

  • Javier Simón: Osasun eta Kirol Zientzietako doktorea eta ikertzailea. Unibertsitateko irakaslea.
  • Elsa Ramos: Psikologoa eta Neuropsikologia Klinikoko masterduna, Arabako Osasun Mentaleko Sareko psikologo klinikoa