
Kirolari profesionala izana da Garrido; dopinaren aurkako profesionala da gaur egun. Guztiontzat azaldu zuen Dopinaren aurkako Munduko Kodeak eta komunikazio-estandarrak adin goiztiarretarako ematen dituzten prebentzio ildo garrantzitsuenak.
Kirol garbiak elkartuta dakartzan balioen eta printzipioen aurka, dopina (kirol errendimendua hobetzeko substantzien kontsumoa) hedatuz doa. Eta dopinak are indar handiagoa hartu du gimnasioek modatzat duten gorakadarekin, sare sozialekin... Legez kanpoko erabilera horri lotutako zenbait kontzeptu argitu zen.
Zein dira kirolarien eta laguntzaileen eskubideak eta erantzukizunak? Zer gertatzen da arau-hausteekin, zein dira dopinaren ondorioak?
Substantzien kontsumoaz hitz egin zen, zein dauden debekatuta eta zein ez; osagarriak nahiz sendagaiak erabiltzearen arriskuaz; ezarritako kontrol prozedurez; eta pasaporte biologikoaz.
Hizlariak:
- Jesús Garrido: boleiboleko nazioarteko jokalari ohia, Kiroleko Dopinaren aurkako Borrokarako Espainiako Batzordeko Hezkuntza eta Ikerketa Saileko burua.
- Josu Ayo: Dopinaren aurkako Euskal Agentziako arduraduna.
