
Pérez Triviño Filosofiako irakaslea da, eta guztiontzat azaldu zuen zer kontraesan sortzen diren, kirolariak konprometituak eta eredugarriak izatea baina aldi berean neutralak izatea espero dugularik.
Kirolariek gero eta botere eta eragin handiagoa dute gizartean, eta gazteen nahiz helduen eredu dira. Horregatik, balioak transmititzen dituzte indar handiz. Haien keinu bakar batek erraz sortzen ditu egunkarietako tituluak, polemika, tinta parrastadak; imitatu egiten da, kritikatu, zalantzan jarri.
Horrek gizartean eta arauetan sortu dituen eta sortzen dituen kontraesanetara hurbildu ginen.
Tradizioz, kirolariak politikan neutralak izatea sustatu izan da, baina... Kirolariek askatasunez adierazteko aukera izan behar dute? Zer rol jokatu dute horretan goi mailako kirol erakundeek, eta zein da haien arauen bilakaera? Edozein aldarrikapen mota onar daiteke?
Eredugarriak izango direla espero dugu, baina, era berean, neutralak; konprometituak, baina politikoki zuzenak.
Posible al da?
Hizlariak:
- José Luis Pérez Triviño: Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea, Kirolaren Etikan eta Zuzenbidean espezializatua.
- Orfeo Suárez: El Mundo egunkariko erredaktoreburua. Kirol Zuzenbideko doktorea.
