
La aventura blanca dokumentalak kontatzen digu nola Juan Carlosek parte hartu zuen Alaskako Iditarod Trail bizikleta proban, lurbirako proba gogorrenetakoa den horretan, duela 25 urte.
20 minutuz, lasterketa berezi horretako abenturak eta zoritxarrak partekatu genituen, bai eta horrelako esperientziak bizi zituzten parte-hartzaileen egoera emozionalak ere; ahulezia uneak, umore uneak, laguntasun uneak...
Ondorengo hitzaldian, Juan Carlos Nájerak bere esperientziei buruz hitz egin zigun eta materialek izan duten bilakaera aztertu zuen: bai txirrindularitzako materialek, bai gainerako diziplinetakoek.
Hizlaria:
- Juan Carlos Nájera: Orbea enpresako events & travel manager; abenturazalea; eta bizikleta gaineko ameslaria.
