Julio Amoedo, Pedro Montoya eta Ana Rosa Pérez: 'Árbitros y jueces , muchas veces olvidados'

Julio Amoedo, Pedro Montoya eta Ana Rosa Pérez

zor zaion begirunea batzuetan gordetzen ez zaion kirol epaile edo jokozainaren figuraz arituko zaigu Julio Amoedo arbitroa (ikasgelan kirol epailearen lana eta haren balioak ikastea sustatzen duen proiektu aitzindari baten bultzatzailea), Pedro Montoya eta Ana Rosa Pérez lagun dituela Kirol epailearen lanaren talentua ez datza jokoaren araudian soilik, baizik eta, baita ere, arbitroa pertsonatzat hartzean, den bezala. Kirol epaileen arazoa gizarte osoarena ere bada. Partida bat hasi baino lehenago ere, dagoeneko entzuten dira kirol epaileen aurkako iritziak. Hala, bada, kirol epaileari norgehiagokako beste kirolariei ez bezalako prisma batetik begiratzeko joera dago, ez da kontuan hartzen beste kirolari bat gehiago dela. Gogoeta horrekin, Kirol Epaileen Galiziako Batzorde Teknikoak eta Galiziako Futbol Federazioak ideia aitzindari bat sustatu zuten: ikastetxeetan eskaintzen diren eskolaz kanpoko jardueren artean, kirol epailearen lana ikastea.

Orduz geroztik, jolas orduan, haur batzuek uko egiten diote futbolean jokatzeari. Bi txartel eta txilibitua hartzen dituzte, eta jolastokian antolatzen diren partidetako bat zuzentzeari ekiten diote. Juliok hau dio: «Gure nahia da zerbait abiaraztea: kirol epailearen figura hurbiltzea, errespeta dezatela eta ikus dezatela kirolari bat gehiago dela, eta eguneroko bizitzarako oso baliagarriak diren balio batzuk transmititzeko ere balio izan dezala. Emaitzak zirraragarriak dira: batzuek utzi egin diote beste kirol bat egiteari, epaile lanetarako izena emateko.»

Gaia lantzera etorriko zaizkigu:

  • Julio Amoedo, futboleko epaile profesional ohia. Kirol Epaileen Galiziako Batzordearen zuzendaria.
  • Pedro Montoya, errugbiko nazioarteko epailea.
  • Ana Rosa Pérez, Kirol Epaileen Arabako Batzordeko laguntzaileen arduraduna eta ACBko laguntzailea.

Hitzaldi-proiekzioaren ondoren, ikus-entzuleen txanda izango da, sarrera libre eta doakoa duen Estadio Aretoa programara etorritakoek galderak egin ditzaten.