
Bazkaria edo askaria zeure kontura egiteko aukera ere beti hortxe duzu, kanpoaldeko piknik jantokietan; dena dela, zuri noiznahi gauzak errazteko asmoz, Estadion eskura duzu gastronomia gune osoa.
Mesedez, udan, kontuan izan ezazu:
- Saihestu puntako orduak, bereziki bazkalorduan. Ez duzu itxaron beharko, eta hobeto artatuko zaitugu.
- Eskatu erabili eta botatzeko baxera, ostalaritza esparruetatik irteteko asmoa baldin baduzu. Kristalak arrisku larria dira, ebakiak eta istripuak eragin ditzakete.
- Erabili piknik jantokiak jateko, eta erabili zakarrontzi eta edukiontziak zure hondakinetarako. Belarretan janari hondarrak utziz gero, ingurunea zikinago izango dugu, eta intsektuak nahiz bestelako animaliak etorriko zaizkigu.
- Estadion ez diegu edari alkoholdunik saltzen edo ematen 18 urte baino gutxiagokoei; eta erretzea baimenduta dagoen toki bakarra buffet plazan horretarako prestatutako gunea da.
...eta gogoan izan:
- Kafetegian, beti izan behar dira oinetakoak jantzita eta gorputz enborra estalita.
- Jatetxera arropa lehorrarekin sartu behar da. Ekainaren 1etik irailaren 30eraino, jatetxea abonatuentzat da soilik.
Estadioko gastronomia gunea zuri gauzak errazteko dago, eta arrazoizko prezioetan. Goza ezazu!
