Kirol Plus informazioa

KIROL PLUS formulari dagokionez, kontuan izan itzazu alderdi garrantzitsu hauek:

1. Egiazta ezazu baduzula zure KIROL PLUS eskumuturrekoa. Ez baldin baduzu, jaso ezazu harrera lekuan. Gogoan izan ezazu: eskumuturrekoak erabilera pertsonalekoak eta besterenezinak dira. KIROL PLUS formulan alta emanda ez dauden pertsonei eskumuturrekoa lagata sarbidea emateak, besterik gabe, jardueratik baja ematea eragingo du.

2. Ezinbestekoa duzu Estadio Vital Fundazioaren aplikazioa deskargatzea. Mezu elektroniko honen amaieran bi QR kode aurkituko dituzu, aplikazioa deskargatu ahal izateko. Zure erabiltzailea aktibatzeko, klika ezazu «Laguntza behar duzu» estekan, eta idatz ezazu zure NANa. Une horretan, mezu elektroniko bat jasoko duzu, zure pasahitz berria sartzeko.

3. Aplikaziotik, saio zuzenduak erreserbatu ahal izango dituzu. Hona hemen erreserba horien baldintzak:

  • Gehienez ere 7 egun lehenago erreserba ditzakezu saioak.
  • Astelehenetik igandera bitarteko aste natural bakoitzeko, gehienez 5 erreserba izan ditzakezu (gogoan izan ezazu: aldez aurretik erreserba egin beharrik gabe joan ahal izango zara Kirol Pluseko saio zuzenduetara -nahi duzun guztietara, baldin toki librerik badute.  Aski izango duzu eskumuturrekoa gelako irakurgailuetatik pasatzea) eta gehienez ere 2 erreserba eguneko.
  • Zure erreserbak zuzenean ezeztatu ahal izango dituzu aplikazioan, saioa hasi baino ordubete lehenagora arte.

4.Ezinbestekoa eta nahitaezkoa da erreserbak baliozkotzea. Horretarako, eskumuturrekoa irakurgailutik pasatu behar duzu, aretoko atean.

  • Baliozkotzea egiteko, 10 minutu dituzu, jardueraren hasiera ordua baino 5 minutu lehenagotik hasita.
  • Erreserbatutako saioa baliozkotu ez baduzu, erreserbak egiteko aukera galduko duzu hurrengo 48 orduetan.

5. Gimnasiora sartzea baliozkotzeko ere, eskumuturrekoa erabil dezakezu.

Deskarga ezazu aplikazioa:

Estadioko langileak zuri laguntzeko daude. Egiezu kasu eta, behar izanez gero, galde egiezu.