Life Fitness aplikazioa

Life Fitness aplikazioak zure entrenamenduak kontrolatzeko eta aukera aukera ematen dizu, bai Fitness aretoan, bai aretotik kanpo.

Estadiok mugikorrerako aplikazio berri bat jarri du martxan. Zure entrenamenduak kontrolatzeko eta gauzatzeko aukera ematen dizu, bai Fitness aretoan, bai aretotik kanpo. Aurreko bertsioa jada zaharkituta zegoen. Bertsio berri hau sinpleagoa eta intuitiboagoa da, eta bere liburutegian 500 ariketa baino gehiago ditu, gehi beste 200 ariketa propio, gure fitness zerbitzuak sortuak, zuei entrenamendu onenak eskaintzeko helburuarekin. Deskarga ezazu Life Fitness Connect, eta aprobetxa itzazu haren abantaila guztiak.

Aplikazioa serieko aukera batzuekin dator, baina gure lantaldeak (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zientzietan graduatutako profesionalez osatua) lan handia egin du aplikazioa ariketa propioekin elikatzeko. Hainbat hilabetez, bideoak grabatu dira, bai Estadioko instalazioetan, bai kanpoaldean. Bideoek errutinak dituzte: giltzaduretako, sorbaldako, aldakako eta belauneko lesioak prebenitzera eta berregokitzera bideratuak; haurdunentzat; eta osteoporosia, artritis erreumatoidea edo artrosia dutenentzat, besteak beste. «Hori bai, jakinik lesio, gaixotasun edo haurdunaldi bakoitzak ez duela zertan sintomatologia eta bilakaera bera izan pertsona guztietan», azaldu du Estadioko Fitness zerbitzuko kide Iñigo Higuerasek. «Horregatik, programa generikoak dira, erabiltzen duenaren beharren arabera egokitzeko aukera ematen dutenak».

Aplikazioak, gainera, entrenatzailearekin komunikatzeko aukera ematen digu. Horrela, entrenatzaileak entrenamenduarekin zerikusia duen edozein alderdi egokitu ahal izango digu: helburua, intentsitatea, ariketa mota, iraupena, material erabilgarria... Eta, instalazioetatik kanpo baldin bagaude —dela oporrengatik, dela lanagatik, dela beste edozerengatik—, gure jarduera fisikoaren mailarik gorenari eutsi ahalko diogu. «Egun horietarako zerbait prestatzeko eskatu ahal digute».

Life Fitness aplikazioaren beste funtzionalitateetako bat da kardio makinetan lortutako datu guztiak erregistratzeko aukera, QR irakurgailuaren bidez; edo pisuarekin, serie kopuruari, atseden denborari eta errepikapen kopuruari dagozkion balioak, indar ariketen kasuan. Oso erraza da, eta, horrela, estatistikak gustuko baldin badituzu, zure entrenamenduen segimendua egin ahalko duzu, eta zure helburuak modu eraginkorragoan lortu.

Laburbilduz, aplikazioan erabiltzaile gisa sartzean, aktibatzen diren entrenamendu guztiak kategoriaka antolatuta ikusten dira: luzaketak, lan aerobikoa edo kardio lana, gaixotasun jakin batzuei dagozkien entrenamenduak, 65 urtetik gorakoentzakoak... «Horrela oso erraza da bilatzea. Klikatzen duzu, bideoa ikusten duzu, ariketa ikusten duzu, jarraibideak, iruzkinak... Eta beti duzu guri idazteko aukera. Komunikazioa etengabea da», gogorazten du Iñigo Higuerasek. Eta makinekin lan egiten duzunean, ez ahaztu QR kodea eskaneatzea.

Life Fitness Connect aplikazioarekin, zure ariketa errutina hobetzeko eta zure fitness helburuak lortzen laguntzeko diseinatutako tresna eta baliabide ugari izango dituzu eskura.

Ez ezazu ahaztu aplikazioari zure kokalekua eskuratzen uztea. Horrela, zure kontua Estadio Fundazioarekin behar bezala lotu ahal izango da.

Deskarga ezazu orain, eta has zaitez onura guztiak gozatzen: