
Aretoa Estadio Aretoak, kirolari eta gizarteari buruzko hitzaldien egitarauak, aurten ere aurrera jarraitzen du, kokaleku aldaketaren berrikuntza garrantzitsuarekin. Zuen zain izango gaituzue gure hileroko saioen egoitza berrian, Vital Fundazioa Kulturunean (Bake kalea, 5, Dendarabako 1. solairua).
Sportwashing delakoa (kirola tresna geopolitikotzat erabiltzea) konstante bat da historian zehar, eta horren erakusgarri garbia izan berri dugu: Qatarren jokatu den Munduko Futbol Txapelketa.
Hala ere, ugari dira kasuak, hainbat aldi historikotan: Antzinako Olinpiar Jokoen jatorrian; Gerra Hotzean; gaur egungo diktaduretan.... Era guztietako susmoen pean antolatutako kirol ekitaldi handiek irudia sustatzeko, jokabide edo politika ez oso demokratikoak zuritzeko, edo erregimenak goraipatzeko balio dute.
Ekonomia, historia nahiz politika alderdietatik eta Amnistia Internazionalaren ikuspegitik begiratuta aztertu genuen, hizlari hauek lagun:
- Luis Carlos Sánchez: Oviedoko Unibertsitateko irakaslea, Kirolaren Ekonomian espezializatua.
- Víctor Amado: EHUko Historia Garaikidea Saileko irakaslea.
- Carlos de las Heras: Amnistia Internazionaleko Kirolaren eta Giza Eskubideen Arloko arduraduna.
