Mª José López, Pablo Villalobos eta Leire Olaberria: 'Deportistas profesionales sin derechos'

Estadio Vital Fundazioak kirolarien lan eskubideei buruzko hitzaldia aurkeztu zuen pasa den ostegunean, hilak 4, María José López abokatu laboralistaren eskutik.

Mª José López, Pablo Villalobos eta Leire Olaberria

López aditua da Kirol Zuzenbidean, eta azalpenak eman zizkigun kirol profesionalaren munduan lan araudia eguneratuta ez egoteak dakartzan ondorioez; ondorio horiek bereziki kaltegarriak baitira emakume kirolarientzat.

Azken hamarkadetan lan zuzenbidean izan diren aurrerapenak ez dira islatu kirol arloan. Ez dago gure herrialdeko kirol profesionalaren errealitatearen arabera eguneratutako araudirik. Dagoenak 30 urte baino gehiago ditu; beraz, kirolari asko lan arloko babesik gabe uzten ditu.

Hori bereziki aipagarria da gehiengoez kanpoko kiroletan, linbo juridiko bat sortzen baitu, non beste langile batzuek beren eskubideak onartuta eta aplikatuta dituzten.

Egoera nabarmen larriagoa da emakumeen kirolaren kasuan. Izan ere, kirolaren esparruan dauden hitzarmen kolektiboak gizonezkoen kirolerako baino ez dira emakumezkoen futbolerako ezarri berri dena izan ezik; kanpoan geratzen dira saskibaloia, areto futbola, txirrindularitza, atletismoa eta abar. Horrek argi eta diskriminatzen ditu emakumezko kirolariak lan arloan, eta hori ezin esplikatuzkoa da XXI. mende bete-betean.

Hizlariak: