
Euskadiko mendi-eremurik garrantzitsuenetako bat da Aralarko parke Naturala azalerari, altitudeari, lurzoruaren erabilerei eta balio naturalei dagokienez. Halaber, jende gehien erakartzen duenetako bat da. Goierri eta Tolosaldeko eskualdeen artean kokatuta dago, eta lehen mailako paisaia-erreferentzia da, Txindoki (Larrunarri) mendiko tontor enblematikoarekin.
Gutxienezko adina: 15 urte
Irteera ordua: 8:00etan
Helduera ordua: 20:30ean
Izen-ematea Estadioko harrera lekuan egin daiteke; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo "Estadio on-line" webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aurreko astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 15 € Estadio Vital Fundazioko abonatuentzat, eta 20 € abonatugabeentzat. Prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa.
