Mendi Martxak: Belagua (Nafarroa)

Mendizaletasunean hasi nahi baduzu, jendearekin ibili nahi baduzu... irteera hauetan parte hartzeko aukera ematen dizugu. Kontuan izan ezazu ibilbidea egin ahal izateko sasoi puntu bat behintzat behar dela.

Mendi Martxak: Belagua (Nafarroa)

Urtero bezala, goiz irten ginen Estadiotik, modu honetan eguna luzatzeko aukera gehiago izanik. Belagoara heldu bezain pronto, materiala jasotzera abiatu ginen eta irteera puntura abiatu ginen denok. Bertan, materialaren eta ibilbidearen nondik norakoak jaso eta gero, irteerari hasiera eman genion.

Eguraldia gure alde izan genuen egun guztian zehar, oskarbi eta eguzkitsua izaink. Aurreko eguneko euriek, elurra egonkortu eta honen arriskua asko jeitsi zituen. Lakora mendiaren inguruan irekitzen den bailaratik jeitsten hasi ginen artzainen bordeetara abiatzeko. Inguruko ikuspegiez gozatzeko geldiune bat egin genuen, bertan Lakora, Sanpori eta Bimbalet mendiak izan genituen aurrez aurre.

Ibilbidea izteko, larrako karst-en inguruan sortzen diren basoetatik barrena estazio ondoan kokatzen den Sanpori mendira igo ginen. Bertatik, Hiru Erregeen mahaia, Petrechema, Anie eta veste hainbat mendi ikusteko aukera izan genuen.

Eguna polit amaitzeko, arropaz aldatzeko eta edateko zeozer hartzeko denbora izan genuen autobusan sartu eta Estadiora bueltako bideari ekin aurretik. Laburbilbuz eguraldia eta ibilbidea batuta, egun bikaina pasa genuen.

Argazki-saila