
Saio honetan, beren kirol arloetan gaitasun nabarmenak erakusten dituzten kirolarien formakuntzaren erronkak azaldu genituen. A Zoriontsuagoa al da kirolari arrakastatsua? Nola kudeatu talentua adin txikietan? Zein da hezitzaileen, entrenatzaileen eta gurasoen zeregina?Osasun mentalazainduta al dago arrakasta eta ospea nagusi diren esparruetan?
Aipatzekoa da jarduerak jende guztiarentzat pentsatuta eta irekita daudela ez direla Estadio Vital Fundazioaren abonatuentzat soilik.
Hizlariak:
- Mikel Jauregui: Irungo Real Unioneko oinarrizko futboleko arduraduna. Hainbat klubetako teknikari ohia, hala nola Valentziakoa edo Moskuko Spartakekoa.
- Javier Orbañanos: heziketa fisikoko lizentziaduna eta errendimendu handiko masterduna. Detección de talentos y responsabilidad a largo plazo irakasgaia ematen du EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.
