Montse Martín, Ainhoa Azurmendi eta Andoni Iraola: 'Agresiones sexuales: el deporte no se salva'

Montse Martín, AInhoa Azurmendi eta Andoni Iraola

Dagoeneko ia inork ez du zalantza egiten, egia esaten dutela beren kirol ibilbidean sexu erasoak nozitu dituztela salatzen dutenek. Ikerketek baieztatu dute sexu eraso horiek % 80tik gora kasutan kirolariaren konfiantzako helduek egiten dituztela.

Kirol sistemak, egitura hierarkikoak eta kirol lehiak berekin dakarte botere abusuaren arriskua. Eta, tamalez, botere abusu horien erakusgarrietako bat dira sexu erasoak. Zer gertatzen da, ordea, klub batean, kirol federazio batean sexu abusuaren kasu bat agerian jartzen denean? Zer mekanismo ditugu, erasoa ezagutarazteak bere esperientziaren berri eman duenari eragin negatiboak (biktimizazio bikoitza, errudun sentimendua, lotsa...) ez ekartzeko? Nola lagundu dezakegu sexu erasoen inguruan sarritan dagoen isiltasuna urratzen, ezkutuan dagoena ezagutarazteko beldurra gainditzen? Zertan eta nola alda dezakegu murgilduta gauden sistema, sexu erasoak nozitu dituztenek estigmatizatuta egoteari utz diezaioten eta kirol osasuntsuago, seguruago eta gardenagoa sortzeko beharrezko eragileak bihur daitezen?

Montse Martin ikertzaileak gai horiek eta beste batzuk plazaratu ditu, eta ondorengo solasaldian Ainhoa Azurmendirekin eta Andoni Iraolarekin landuko ditu, gogoeta egitearren eta kirol arloetan eraso horiek prebenitu eta geldiarazteko jarraibideak ematearren.

  • Montse Martín, Kirol Soziologiako doktorea, Viceko Unibertsitateko eta Kataluniako Unibertsitate Zentraleko irakaslea. Kirol arloko sexu indarkeriei buruzko Kataluniako eta Europako zenbait proiektutan parte hartu du (azkena: Voice for Truth and Dignity. Combatting sexual violence in European Sport through the voices of those affected, 2016 – 2018).
  • Ainhoa Azurmendi, Psikologiako doktorea, Emakume eta Gizonen Berdintasuneko masterduna, eta Avento Consultoría, S.L. konpainiako kontsultaria.
  • Andoni Iraola, Real Sociedad Fundazioaren zuzendaria.