
Kirol munduko sexu abusuek gero eta agerpen handiagoa dute hedabideetan. Testigantzak biderkatzen ari dira, eta hedabideek inoiz baino arreta handiagoa ematen diete. Baina zein da errealitatea? Indarkeria motei —psikologikoari, fisikoari, sexualari eta zabarkeriari— buruzko azterlan berri baten emaitzak aztertu genituen.
Inkestatuen hiru laurdenek baino gehiagok adierazi dute indarkeria horietakoren bat jasan dutela. Nola banatzen da generoen arabera? Zein indarkeria da ohikoena? Zein da joera?
Era berean, Bilboko Athletic Clubean hartzen dituzten prebentzio neurriak entzun genituen eta abusuak jasan dituen pertsona baten testigantza.
Hizlariak:
- Montse Martín: Gorputz Hezkuntzako eta Kiroleko doktorea, Kataluniako Unibertsitate Zentralean; eta kiroleko sexu indarkeriaren arloko ikertzailea.
- Iñaki Alonso: Zuzenbideko lizentziatua, Deustun; eta Athletic Clubeko Adingabearen Babeserako Proiektuaren arduraduna.
- Pepe Godoy: kirol arloan sexu abusuak jasan ditu.
