
Hiri osasungarria da bere jardun guztietan osasunari lehentasun handia ematen diona. Edozein hiri izan daiteke osasungarria, baldin osasuna sustatzearen alde egiten badu, osasunerako lan egiteko egitura badu, eta osasuna hobetzeko prozesu bati ekiten badio. Osasuna gehiago da gaixotasunik eza baino, edota osasun zerbitzuen sendatze jarduera baino. Eta, osasuna sortzeko, ezinbestekoa da bizi garen inguruneak bizi estilo osasungarriagoak izateko bidea ematea.
Biztanleen artean jarduera fisikoa sustatzea lan konplexua da, eta norbanakoaren, gizartearen eta ingurune fisikoaren baldintzatzaileen gainean lanketa zabala egitea eskatzen du. Irun Sasoian ekimenak jarduera fisikoa sustatzearen NAOS saria jaso du. Komunitate ekimen bat da, Irungo Udala buru duena. Tokiko eragileak mobilizatzen ditu, hirian jarduera fisikoaren aldeko bizi baldintzak sustatzeko programak garatzeko. Horrek barne hartzen ditu beste udal arlo batzuk, eragile publiko nahiz pribatuak, eta biztanleak eurak.
Gai horiek lantzeko, hemen izan ditugu:
- Pablo Murias, Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna, Irun Sasoian programaren arduraduna.
- Asier Arévalo, Informazio Zientzietako doktorea, Getxo Kirolak erakundeko komunikazio arduraduna (Getxo izan da 2014ko Kirolaren Europako Hiria eta 2015eko Kirolaren Europako Hiri Hoberena).
- Francisco Gómez, Medikuntzako doktorea, medikuntza prebentiboan, osasun publikoan, eta familia nahiz komunitateko eta laneko medikuntzan espezialista; Osasun Publikoaren Zerbitzuko burua da.
