
Aurtengo elur raketen azken irteera udaberriko giroan egin genuen, naiz eta aurtengo negua elur kopuru txikia utzi duen arren. Raketak ondo jarri ostean Portaletetik irten eta Canal Roya mendira doan bailaran Aurrera egin genuen, elur pilaketa handienak bilatuz.
Altuera irabazten genuen bitartean ingurugiroaz gozatzeko aukera izan genuen, hainbat mendi ezanguratzuz inguratuta bait dago bailara: Infiernos, Midi d Ossau, Balaitus, etabar.
Hamaiketakoa eta deskantsu bat egin eta gero bueltako bideari ekin genion hodeiak gure atzetik etortzen hasi zirenean.
Jaurdunaldia Aurrera egiten zuen einean, sentsazio onaz kargatzen hasi ginen eta taldearen rollo onaz kutsatzen ere. Honi guztiari esker egun paregabe batez gozatu genuen.
