Santa Teodosia - Antoñana (Araba/Álava)

Santa Teodosia - Antoñana (Araba/Álava)

Udaberriko egun zoragarri batekin hasi genuen irteera. Lautadako hotzak eta lainoek, eguzki eta epeltasunean bihurtu ziren Santa Teodosiara heldu ginenerako. Zuhaitzen kolore anitzetaz eta altu egotearen ikuspegiekin gozatu eta gero, Done Bikandi Aranara doan bidea hartu genuen.

Jaurdunaldi osoan zehar udazkenaren indarraren testigu izan ginen eta Done Bikanditik Oteora jeisten den bailaran, Kanpezuko laudata inguratzen dituzten mendien erliebeak ikusgai izan genituen une oro.
Oteon hamaiketakoa hartu eta gero, Antoñanara jeitsi ginen astiro astiro basa frutak bilatuz, mazuztak eta garangorriak alegia. Behin herrian geundela kaleetatik vuelta txikia eman eta Gasteizera bueltako autobusa hartu genuen

Argazki-saila