
Demanda mendilerroa edo Arandio mendilerroa (gaztelaniaz: Sierra de la Demanda) Iberiar penintsulan dagoen mendigunea da, Iberiar mendilerroan kokatuta. Burgos, Errioxa eta Soria artean dago.
Ebro eta Duero ibaien haranen artean kokatuta dago. Bertan sortzen dira Arlanza eta Arlanzón Duero ibaiaren adarrak, bai eta Oca, Oja, Tirón (Fresneda de la Sierra Tirón herrian) eta Najerilla Ebro ibaiarenak ere.
Mendirik garaiena Errioxan dagoen San Lorenzo da (2.270 metro), non Valdezcaray eski-estazioa dagoen. Bigarren mendirik garaiena San Millán da (2.132 m), Burgosko probintzian garaiena dena.
Gutxienezko adina: 15 urte
Irteera ordua: 7:00etan
Helduera ordua: 20:30ean
Izen-ematea Estadioko harrera lekuan egin daiteke; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aurreko astean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.
Taldeak: Gehienez 45 lagun, irteerako
Prezioa: 15 € Estadio Vital Fundazioko abonatuentzat, eta 20 € abonatugabeentzat. Prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa.
