Sukaldea eraldatzen, indartsuago itzultzeko

Gure gastronomia gunea hobetzeko bidean, etapa berri bat abiatu dugu. Horrek esan nahi du urtarrilaren 12tik aurrera sukaldea aldi batez itxi beharko dugula, kalitate handiagoko gastronomia esperientzia bat eskaintzera bideratutako berrikuntza integral bati ekitearren.

Berrikuntza integralerako proiektu honen asmoa da jangela berri bat sortzea, taberna gune moderno bat eratzea, eta sukaldea osorik eraldatzea, etapa berri honen bihotza izango baita. Kalitatezko jauzia egin nahi dugu, eta ingurune erosoagoa, gaurkotuagoa eta gastronomiaz gozatzeko modu berrietara egokitua eskaini.

Sukaldea hobetzeko obra horiek direla eta, urtarrilaren 12tik (astelehena) aurrera, egokitu egin beharko ditugu kafetegi zerbitzuaren ordutegia (9:30etik 20:30era izango da) eta gastronomia eskaintza (aurki jakinaraziko dizuegu eskaintza hori). Aldaketa hori aldi baterako da, eta beharrezkoa da eraldaketa merezi duen kalitatearekin eta bermeekin gauzatu ahal izateko.

Gogoan izan ezazu!:


Gastronomia gunearen aldi baterako ordutegi berria, urtarrilaren 12tik aurrera:

9:30etik 20:30era.

 

Jakitun gara egoera horrek zenbait eragozpen sortuko dituela. Eskerrik asko, bihotzez, ulertzeagatik. Inbertsio hori etorkizunaren aldeko apustu garbia da: indar handiagoz itzuliko gara, proposamen berriekin, eta gastronomia- eta aisialdi-esperientzia areagotuko duten instalazio erabat berrituekin.

Laster zuekin partekatu ahal izango dugu aldaketa handi horren emaitza. Ziur gaude hasiera berri bat markatuko duela, zaporez, erosotasunez eta gozatzeko uneez betea.